Martxoaren 10ean erabilitako dokumentua Lehen Hezkuntzako 3. mailakoen Ebaluazio Diagnostikoa aurkezteko.

 

 

 

 


Hemen duzuen Martxoaren 10ean erabilitako informazioa, deskargatu ahal duzue loturak jasotzeko!

54. artikulua.– Diagnostiko-ebaluazioak.


1.– Diagnostiko-ebaluazioak hezkuntza-eskumenak dituen sailaren eta ikastetxeen erantzukizun partekatua dira, eta hobetzeko aukera gisa eta ikastetxeentzako eta, oro har, euskal hezkuntza-sistema osoarentzako erronka gisa hartu behar dira.


Diagnostiko-ebaluazioa osatzen duten proben helburua izango da ikasleek oinarrizko konpetentzietan zer maila lortu duten egiaztatzea.

 

Lortutako konpetentzia-mailan faktore indibidualak eta faktore sozioekonomiko, kultural eta linguistikoak hartuko dira kontuan.

 

Kanpoko nahiz barruko ebaluazioa baliagarriak izango dira oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplinen barrukoak ebaluatzeko, bai eta ondorioak ateratzeko ere, hezkuntza-sistema hobetzeari begira.


Diagnostiko-ebaluazioak osatzen dituzten probak Euskal Autonomia Erkidegoan funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxe guztiek egingo dituzte.

 

2.– Hezkuntza-eskumenak dituen sailak ebaluazio-diagnostiko bat egingo du, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila amaitzean. Ebaluazio horiek ez dute eragin akademikorik izango; ikastetxeentzat lagungarria eta orientagarria izango da; familientzat eta hezkuntza-komunitate osoarentzat, informatiboa.

 

3.– Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ebaluazioa barrurako izango da, eta ikastetxeek berek egingo dute, hezkuntza-eskumenak dituen sailak ikastetxeen esku jartzen dituen irizpide eta ereduak kontuan izanda. Ebaluazio horren bidez, egiaztatuko da, gutxienez, zenbateraino menderatzen dituzten konpetentziak, hizkuntza-komunikazioan eta literaturan (euskara, gaztelania eta ingelesean) matematikan eta zientzia arloan. Emaitzak banakako txostenetan aurkeztuko zaizkie familiei. Hezkuntza-eskumenak dituen sailak ebaluazio hori osatzeko kanpo-ebaluazio bat egin ahal izango du, sistemaren lagin gisa (hezkuntza-ereduak, ikastetxeen titulartasuna, adierazle sozioekonomikoak eta kulturalak ebaluatzeko).


4.– Hirugarren mailako ebaluazioa txarra balitz, irakasleek ohiko edo ezohiko neurririk egokienak hartu behar dituzte. Zailtasunak gainditzeko indartze-planak eta banakoen edo taldearen emaitzak hobetzeko planak izango dira, familien laguntzarekin eta hezkuntza-babeseko baliabideen bitartez. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako diagnostiko-ebaluazioaren ondorio gisa ezartzen diren indartzeko eta hobetzeko planak laugarren mailan zehar egingo dira.

 

Gure Berritzegunean site hau sortu dugu zuentzako langungarri izango delakoan:


 


Balio erantsi handiko ikastetxeen  ezaugarriak eta jardunbide  egokiak


Dokumentu hau ISEI-IVEI-k, Euskal Herriko Unibertsitateak eta HezkuntzaHizkuntza Politika eta Kultura Sailak burutu dute Ebaluazio  Diagnostikoko  probek  neurtu nahi  duten  konpetentzien  lorpen  eta ikaskuntza  multzoari  eskolak  benetan egiten  dion ekarpena  ezagutzeko,  eta Euskadiko  hezkuntza-sistema  hobetzen laguntzeko  beste  ikastetxe  batzuetara transferitu  daitekeen jardunbide  egokien katalogoa egin nahian.

Ebaluazio guztiek izan behar duten prestakuntza eta hobekuntzazko xedea betetzen laguntzeko, proiektu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) balio  erantsi handiko  ikastetxeetan gauzatzen  diren  jardunbide  egokien  katalogoa  egitea  da.


 


 

Diagnostiko ebaluaziorako ikuskaritzako dokumentuen loturak


 

 

 

Dokumentu hauek irakurtzeko gure dokumentuen atalean aurki ditzakezue.

 

 


 

 

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA ETA HOBEKUNTZA PLANEN DOKUMENTUEN APALATEGIA